Eguraldi iragarpen txar guztiak atzean utzi, eta giro politarekin helduko diote asteburu potenteari Ergobin, jaien bigarren egunarekin. Euriarekin baino, izerdiarekin bustiko dira asko goizean, kros txikia, padel txapelketa edota herri kirol saioa tarteko. Sukaldean tortillarekin ari direnek ere pasako dute bero pixka bat... ea saririk daukan!
Beste bi txapelketarekin zein Añorgako erraldoi eta buruhaundien bisitarekin, polita izango da arratsaldea ere, auzoko danborradak borobilduko duena, gaueko kontzertu bereziari bidea eginez: Xabi Solano aurtengo txupineroak eta Kimua Dantza Kolektiboak eskainiko dute, 23:30etan hasita.
|
ERGOBIKO JAIETAN GAUR ABUZTUAK 22, larunbata 10:30, Kros Txikia, Andre Gobadarien ibai parkean. Informazioa eta izenematea, whatsappez: 627 441 948 (Asier) edo 660 779 776 (Koldo). 10:30, Padel Txapelketa, Padel 21 Astigarraga aretoan. Sari banaketa, bazkal aurretik. 11:00, Tortilla txapelketa. Partehartzaileek 10:30etatik 11:00etara aurkeztu beharko dituzte tortillak. 11:00, Pasai txarangaren irteera. 12:00, Aizkolariak: Iker Vicente, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Izeta VI, proba mixtoan. 14:30, Bazkari herrikoia, karpan. Menua: tomate entsalada, Gernikako piperrak, hegaluze mentreska parrillan, txuleta letxuga entsaladarekin, edariak, Ezeizako pasteltxoak eta kafea. Helduek 35 euro, 16 urtetik beherakoek 20 euro. 17:00, Toka txapelketa, Zubimuxu kaleko 5garren atariaren parean. 17:00, Haurren Xake Txapelketa, Ergobi Gastronomi-Kultur Elkartean, 14 urtetik beherakoentzat. Informazioa eta izenematea: astigarragaxake@gmail.com edo 623 991 277 whatsappean. 17:00, Añorgako erraldoiak eta buruhaundiak. 17:00etatik aurrera, Mozorro lehiaketa. Mozorro originalenak saria izango du, eta gauean jakinaraziko dute irabazlea. 19:00, Izozkiak, Leizuriren eskutik. 19:30, Ergobiko haurren eta helduen danborrada. 23:00, Zezensuzkoa. 23:30, Kontzertua, Ergobiko plazan: Xabi Solano Maiza eta Kimua Dantza Kolektiboa. 01:30, DJ Stefano Ghizzi, karpan. |