A ze giroa izan zen atzo Santiomendin... Eta gaurkoan ere hala izango da!

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 16a

Sekulako giroa izan zuten atzo Santiomendin. Tortilla eta sagardo lehiaketan maila haundia izan zen (paregabeak pintxoak zein sagardoa), eta zaldi dema ikusgarria izan zen. Bazkariaren ostean primeran pasa zuten haurrek, jolasetan eta puzgarritan. Herri kiroletan ere maila galanta erakutsi zuten, eta afariaren aurretik toka txapelketa jokatu zen. Eguna ixteko, afalostean, dantzan jarri zen auzoa, 3Ttu erromeriarekin.

Eta gaurkoan San Roke Eguna ospatuko dute, Donejakue ermitan. Egitarau polita prestatu dute, eta ohi bezala, txistulariak izango dira protagonista gaurkoan. 12:00etan hasiko dute ospakizuna, dantzari zein txistularien emanaldiarekin. Jarrai-jarraian, herriko trikitilarien txanda izango da, bazkaldu aurretik. Eta bazkalostean, Ken Bat taldeak jarrijko du giroa eta esnatuko du dantzatzeko grina Santiomendin.

 

SANTIOMENDIKO FESTAK

GAUR, SAN ROKE EGUNA DONEJAKUE ERMITAN

11:00 Meza.

12:00 Astigar elkarteko dantzariak eta Txirrisklako txistulariak.

13:00 Herriko trikitilariak.

14:00 Bazkari herrikoia. Txartelak abuztuaren 3tik aurrera Ikatza tabernan salgai.

17:30 Ken bat taldea.

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!