Santiomendin, gaur

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 15a

Santiomendin egitaraua ere polita da, gaurko egunekoa. Dianaren ondoren, auzotarren arteko lehia hasiko da, giro onean noski, tortilla eta sagardo lehiaketa izango baita. Eta bazkaldu aurretik, zaldi demaz gozatzeko aukera izango da.

Arratsaldean, gaztetxoek izango dituzte jolas ugari, eta herri kirolaz disfrutatzeko aukera ere izango da. Eta afaldu baino lehen, toka txapelketarekin agurtuko dute eguna.

SANTIOMENDIKO FESTAK

GAUR

10:00 Diana.

11:00 Tortilla eta sagardo lehiaketa auzotarren arten.

12:00 Zaldi dema.

14:00 Bazkari herrikoia.

18:00 Haur txokoa: jolasak eta puzgarriak.

18:00 Herri kirolak ermitaren azpian. Herriko gazteen arteko desafioa eta harrijasotzaileak.

19:30 Toka txapelketa.

21:00 Afari herrikoia Donejakue ermitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!