Iritsi da Santiomendira, urteko astebururik kuttunena

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 14a

Gaur hasiko da Santiomendin, ospakizun asteburua. Gaueko mus txapelketarekin hasiko dira auzoko jaiak, eta biharkoan zein etzikoan hamaika jardueraz gozatzeko aukera izango da; besteak beste herri kirolez edota jan-edanaz.

EGITARAUA

GAUR, OSTIRALA

22:00 Mus txapelketa ermitan. Izen-ematea 21:30etatik aurrera, 20 € bikoteko.

BIHAR, LARUNBATA

10:00 Diana.

11:00 Tortilla eta sagardo lehiaketa auzotarren arten.

12:00 Zaldi dema.

14:00 Bazkari herrikoia.

18:00 Haur txokoa: jolasak eta puzgarriak.

18:00 Herri kirolak ermitaren azpian. Herriko gazteen arteko desafioa eta harrijasotzaileak.

19:30 Toka txapelketa.

21:00 Afari herrikoia Donejakue ermitan.

ETZI, SAN ROKE EGUNA
DONEJAKUE ERMITAN

11:00 Meza.

12:00 Astigar elkarteko dantzariak eta Txirrisklako txistulariak.

13:00 Herriko trikitilariak

14:00 Bazkari herrikoia. Txartelak abuztuaren 3tik aurrera Ikatza tabernan salgai.

17:30 Ken bat taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!