Datorren ostiraletik (abuztuak 14) igandera (abuztuak 16) bitartean ospatuko dituzte Santiomendiko jaiak. Aurtengoan ere egitarau polita prestatu dute: Adin-tarte guztietako jendearentzat, mota guztietakoak eta ordutegi guztietan antolatu dituzte jarduerak. Abididez, mus txapelketa izango da ostiralean, haurrentzako txokoa, herri kirolak edota toka txapelketa larunbatean, eta igandean musika izango da protagonista, txistulariak, dantzariak zein trikitilariak izango baitira.
SANTIOMENDIKO JAIAK
ABUZTUAK 14, OSTIRALA
22:00 MUS TXAPELKETA ermitan. Izen-ematea 21:30etatik aurrera, 20 € bikoteko.
ABUZTUAK 15, LARUNBATA
10:00 DIANA.
11:00 TORTILLA eta SAGARDO LEHIAKETA auzotarren arten.
12:00 ZALDI DEMA.
14:00 BAZKARI HERRIKOIA.
18:00 HAUR TXOKOA: jolasak eta puzgarriak.
18:00 HERRI KIROLAK ermitaren azpian. Herriko gazteen arteko desafioa eta harrijasotzaileak.
19:30 TOKA TXAPELKETA.
21:00 AFARI HERRIKOIA Donejakue ermitan.
ABUZTUAK 16, IGANDEA, SAN ROKE EGUNA
11:00 Meza.
12:00 Astigar elkarteko DANTZARIAK eta Txirrisklako TXISTULARIAK.
13:00 HERRIKO TRIKITILARIAK.
14:00 BAZKARI HERRIKOIA. Txartelak abuztuaren 3tik aurrera Ikatza tabernan salgai.
17:30 KEN BAT taldearekin dantzaldia.