'Ilunabarrak Gobadarien parkean' ekimenaren saio berri bat, ostiralean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 4a

Belharra taldeko kideak, Oñatin izandako kontzertu batean.

Doako kontzertua eskainiko du Belharra taldeak, 20:30etan hasita. Bluegrass (Countryaren azpigenero bat) estiloko musika egiten dute, Donostia zein Hendaiako musikariek.

Belharra taldearen kontzertua izango da ostiral honetan Astigarragan, Ilunabarrak Gobadarien parkean ekimenaren baitan. Gobadarien parkean bertan izango da, doan, eta 20:30etan hasiko da. 

Belharra taldearen estiloa Bluegrass deritzona da. Country genero estatubatuarraren barnean dagoen estiloa da, eta hari lotutako instrumentu zein ahotsak erabiltzen dituzte taldekideek. Generoaren izena Estatu Batuetako Kentucky eta Ohio estatuen artean dagoen eskualde batetik dator.

Horrela, ingelesez abesten zuten hasiera batean Belharra taldekoek, estiloaren jatorriko hizkuntzan alegia, baina euskerara moldatu zuten haien musika, eta gaur egun duten errepertorio osoa euskeraz da (tartean, Xabi Payak Loraldirako euskeratutako Bob Dylanen abestiak).

Taldekideak, bestalde, honakoak dira, eta Donostiatik zein Hendaiatik datoz: Gorka Arranz (mandolina eta abeslari nagusia), Urbil Artola (dobroa eta ahotsak, Sorotan Bele taldean ibilitakoa da), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa eta ahotsak, Alaken taldeko kidea da), Jon Arzelus (kontrabaxua), Jose Mari Pulido (banjoa) eta Dani Venegas (gitarra akustikoa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!