Santioen «balorazio positiboa» egin du, Astigarragako Udalak

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko abuztuaren 1a

Giro ona nagusi, Astigarragako Santiotan.

Faktore ezberdinak hartu dira kontuan baloraziorako: jendearen parte hartzea edota erasoen prebentzioa.

 

Astigarragako Santioak bukatu zirenetik egun batzuk pasa diren honetan, Astigarragako Udalak festen balorazioa positibotzat jo du: «Jaiak giro onean igaro dira, eta parte-hartze haundia izan da; herritarrek zein bisitariek egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan dute». 

Udalak nabarmendu du, orokorrean ekintza guztiak «normaltasunez eta gorabehera aipagarririk gabe» bururtu direla. Gainera, erasoen prebentziorako eta arretarako jarritako baliabide eta zerbitzuetan «ez da indarkeria matxistarekin edo arrazistarekin lotuta gertakaririk erregistratu».

Beraz, «balorazio oso positiboa» egin du Udalak, eta horrez gain, eskerrak eman nahi izan dizkie jaiak antolatzen eta aurrera eramaten parte hartu duten elkarte, eragile eta herritarguztiei, baita jaietara bertaratu diren guztiei ere, «haien inplikaziogatik eta giro ona sortzen laguntzeagatik».

Eta nahiz eta aurtengoak ondo joan diren, datorren urteari begira jarri dira jada Astigarragako Udalean, hobekuntzak lantzeko asmoz. Horretarako, herritarren iritzia jaso nahi dute , eta inkesta bat prestatu dute: https://labur.eus/ydjjob16. Beraz, Udalak «herritarrak gonbidatzen ditu parte hartzera».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!