ASTIGARRAGAKO SANTIOTAN GAUR
UZTAILAK 22
12:00, Txupinazo txikia, Foru Plazan, Xaguxar elkarteak antolatuta.
12:00, Jokai jolasak, Txomiñene frontoian, 14:00ak arte. Eskuz egindako eta euskal mitologian inspiratutako sormen-jolasak.
12:00, Feria gunearen irekiera, Donostia ibilbidean. Gaur 1,5 euroko prezioa feria guztietan, eta egunero ordu lasaia 17:00etatik 18:00etara, soinu eta argirik gabe ibiltzeko tartea.
14:00, Gaztelekuko bazkaria, Joseba Barandiaran plazan. Txartelak aldez aurretik erosi behar ziren.
14:00, Haur bazkaria, Herri Eskolako atarian, Xaguxar elkarteak antolatuta. Txartelak aldez aurretik erosi behar ziren.
16:00, Jokai jolasak, Txomiñene frontoian, 18:00ak arte.
18:00, Haurrentzako txokolate jatea, Foru Plazan, Xaguxar elkarteak antolatuta.
19:00, Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa, udaletxeko balkoitik, aurtengo omenduen eskutik: Periko Garmendia eta Juantxo Zuaznabar.
19:00, KDP txaranga eta NAME bandako ikasleak, Foru Plazan.
19:15, Buruhaundien eta erraldoien kalejira, Txirrisklako txistulariekin batera.
20:00, Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera, Tomas Alba kalean.
23:00, Sedientos de Cumbia, Joseba Barandiaran plazan.
00:00, 3TTU erromeria eta Slide taldeen kontzertua, txosnan.