Datorren asteazkenean hasiko dira Astigarragako Santioak, eta festak direla eta, herriko kale batzuk itxi eta zirkulazioan aldaketak izango dira; lineako autobusak poligonotik ibiliko dira. Egunez egun zirkulazioaren egoera nolakoa izango den jakinarazi du Udalak.
Bihartik Tomas Alba kalea trafikora itxiko da (txosna montatuko da), baita Donostia ibilbidea ere, kupeladun biribilgunetik Kutxakora (barrakak montatuko dira). Autobusak (BU12 eta BU13) Bidebitarte poligonoan ibiliko dira, hiru geltoki edukiz.
Uztailaren 22tik 27ra Kale Nagusiko 64garren zenbakitik 40garreneraino, kontrako noranzkoan zirkulatu beharko da. Bestalde, herriko sarbidea itxiko da, Portutxoko biribilgunetik (bertakoek pasatzeko aukera izango dute, 11:00etatik aurrera), eta Pelotari kalea moztuko da, 11:00etatik aurrera. Uztailaren 27an, Kale Nagusian ohiko moduan zirkulatuko da, baina Tomas Alban eta Donostia ibilbidean desmuntaia eta garbiketa egingo dira, eta amaitu bezain pronto zabalduko dira kaleak.