Zarkumendegiko instalazioak hobetzeko proposamena izan da 'Astigarraga zure esku' ekimeneko bozkatuena. 792 herritarrek eman dute haien bozka, eta Zarkumendegiko proposamenak 217 boto jaso ditu. Horrela, aurrekontu partehartzaileetarako aurreikusitako 240.000 euroak futbol zelaiko instalazioak hobetzera bideratuko dira; besteak beste, kantina eta aldagelak.
Guztira 22 proposamen zituzten astigartarrek aukeratzeko, eta herritar bakoitzak gehienez lau hautatu zitzakeen. Proposamen irabazletik oso gertu geratu da 'Energia komunitatea sortu eta komunitatearentzat plaka fotovoltaikoak instalatzea' zeritzon proiektua, 213 boto jasota (Zarkumendegikoarenak baino lau gutxiago soilik). Hirugarren bozkatuena izan da 'Ludoteka zerbitzua martxan jartzea' izenekoa, 205 boto jasota.