Bihar 12:00etan Deban izango dira Eragiyok abesbatza astigartarreko kideak, Andre Maria elizan, Nazioarteko Flysch Organo Zikloan parte hartzen. Biharkoa Valentin Larrea musikagilearen 150garren urteurreneko ospakizunaren barruan dago, eta Eragiyokek lau obra abestuko ditu, Ignacio Arakistain organo jolearekin eta Aitor Garitano tenor bakarlariarekin.