Zinema kalean, gaur Murgian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 11

'Los aitas' komediazko filma (kutxu dramatikoekin) jarriko dute gaur Astigarragako Murgia jauregian, 'Zinema kalean'en baitan. 22:30etan izango da doako saioa, gaztelaniaz, eta 85 minutu iraungo du. 80ko hamarkadan dago girotuta, Bilbo kanpoaldeko langile auzo batean: gimnasia erritmikoko haur talde batek nazioarteko txapelketa batean hartzeko aukera du Berlinen; amek ezin dutenez joan, interesik ez duten aiten esku dago zeregina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!