Gaurtik izango da eskuragarri aurtengo Astigarraga Aldizkaria, borondatezko ekarpen ekonomikoaren truke, herriko lau komertziotan: Goxua, Valella eta Ogi Berri okindegietan, eta Maika kafetegian.
76 orrialdeko alea osatu dute, eta euskerak izango du protagonismo berezia: euskeraren diagnosia, jarduera plana eta baliabideak; adituen eta herriko elkarteen ekarpenak; bertako hizkera; euskalkiyaren bertsoak; edota Jon Aleman Realeko entrenatzailearen bizipenak euskeraren inguruan.
Baina, ohi bezala, beste hainbat gai interesgarri ere jorratu dituzte aldizkarian, herriko historiari eta bizitza sozialari lotuta: Petritegiren 500garren urteurrena eta oxe Joakin Otaño sagardogilea; Argindegi Zar baserriaren historia; emakume esne-saltzaileak; eta burruntziak eta sorgin-orratzak. Eta elkarrizketak ere egin dizkiete Eduardo Aguado farmazialariari, Patas atabalariari, Malen Barrenetxea aizkolariari eta Alberto Arizkorretari.
Gainera, jakinarazi dute web orria (astigar.eus) ere eguneratu eta berritu dutela, eta eduki sakonak ere bildu dituzte bertan.