Juantxo Zuaznabarrek eta Periko Garmendiak botako dute Santiotako txupinazoa

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 9a

Juantxo Zuaznabar eta Periko Garmendia, Mikel Pagadirekin, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.

Astigartarrek proposatuta izango dira aurtengo festen hasierako protagonistak, «herri mailako dedikazio eta konpromisoagatik».

Herrian aurkezpen haundirik behar ez duten bi astigartarri emango diete ardura eta ohorea, aurten, Santio jaietako txupinazoa botatzeko: Juantxo Zuaznabarrek eta Periko Garmendiak emango diete hasiera festei, herritarrek hala erabakita, «herri mailako dedikazio eta konpromisoagatik».

Aurten aurrenekoz luzatu die aukera Udalak herritarrei, txupinazoa zeinek bota behar zuen proposatzeko; eta asko izan dira Zuaznabarren eta Garmendiaren lana eta ekarpena nabarmendu dutenak. Besteak beste, goraipatu dituzte «herriari egindako ekarpen nekaezina», «beti edozein gaitarako prest egotea», eta «Astigarragaren aldeko dedikazioa eta konpromisoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!