Gaur egingo dituzte Pelotari kaleko azkeneko pintaketa lanak, eta horiekin bukatutzat emango dituzte kaleko obrak, martxoan eta ekainean asfaltatze lanak egin ondoren. Euriagatik atzeratu zuten pintaketa joan den ostiralean.
Lanek eragina izango dute trafikoan, gaurko egunez, Lanberri kalearen noranzkoa aldatuta: Galtzaur kaletik Lanberri kaleko zubiraino jaitsi ahal izango da, eta Pelotari kaletik ere zubiraino iristeko aukera izango da; eta bertan, Auspero aldera eskuinera edo Errekatxo aldera ezkerrera.