Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 30a

Gaur arratsalden egingo du ekaineko Plenoa Astigarragako Udalak, ohiko deialdian, 19:00etan hasita. Tokia ezohikoa izango da, baina aurreko hilabeteko berbera: Erribera kulturgunean egingo dute, udaletxeko pleno aretoa obretan dagoela eta. 16 puntuko gai-ordena daukate lantzeko, zenbait gai nabarmenekin; besteak beste, herri barruko autobus zerbitzu erregularra ezartzea, Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritzan sartzeko eskaera, edota kale garbiketa zerbitzuaren kontratazio espedientea. Bi mozio ere eztabaidatuko dituzte: bata Astigarragako EH Bildu eta EAJ udal taldeek aurkeztutakoa, Foruen abolizioaren 150garren urteurrenari eta alkateen mugimenduaren 50garren urteurrenari buruzkoa; eta bestea hegaztiak hazteko garaian bost zuhaitz mozteari buruzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!