Zinea izango da protagonista Astigarragan bihar, Erriberako terrazan, arratsaldeko 19:30etan. Zinegoak izeneko Nazioarteko zinema eta arte eszeniko LGTBIQ+ jaialdiko sei film labur proiektatuko dira bertan.
Doakoa da, baina 12 urte baino gehiagoek soilik izango dute bertaratzeko baimena, eta jatorrizko hizkuntzan botako dituzte filmak, gaztelaniazko azpitituluekin. Bestalde, filmak botatzen dituzten bitartean, edaria hartzeko aukera izango dute ikusleek.