Astigarragako Foru Plaza argiztatuko du suak, San Joan bezperako gauean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 23a

Foru Plazan piztuko dute sua, gaur gauean.

Aurretik txistulariek Txirrisklako San Joan zortzikoa joko dute; ondoren, zezensuzkoa egongo da.

 

Urtero lez, San Joan bezperan piztuko dute sua Astigarragako Foru Plazan, gaur gaueko ekitaldi hori osatuko duten beste bi ekintzekin: Txirriskla elkarteko txistulariak eta zezensuzkoa.

Arratsaldean hasiko dute ospakizuna astigartarrek, 19:00etan zehazki. Txirriskla elkarteko txistulariek San Joan zortzikoa joko dute kalez kale, giroa berotzen hasteko. Eta guztiz berotuko da giroa San Joan bezperako suarekin, ohi bezala afalostean piztuko dena, Foru Plazan, 22:30etan. 

Horrekin batera, Astigarragako dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute. Amaitzeko, eta su kontuekin jarraitzeko, ospakizun arratsalde-gauari zezensuzkoarekin jarriko zaio errematea, 23:00etan, seguruenik oraindik San Joan sua piztua dagoela. 

Udaletik iragarri dutenez, dantzariek plazaren erdigunea erabili behar izango dutenez, ikusleei alboetan kokatzea eskatzen zaie.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!