Astigarragako Odol Emaileen elkarteak, Udalaren babesarekin, hitzordua jarri du astelehenerako (ekainak 22). Erribera Kulturgunean izango dute herritarrek odola emateko aukera, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara. Antolatzaileek iragarri dutenez, nahitaezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, gotanta.eus webgunean edo 943 007 884 telefono zenbakira deituta astelehenean bertan, goizeko 08:30etatik arratsaldeko 14:30etara.
Elkartetik herritarrei «ekimen solidario» honetan parte hartzeko eskaera egin diete, «funtsezkoa baita odol-erreserbak bermatzeko eta ospitaleen beharrei erantzuteko». Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete odola ematen duten guztiei, «beren konpromiso eta eskuzabaltasunarekin egunez egun bizitzak salbatzea ahalbidetzen dutelako».