'Zalaparta', Santio Jaien iragarpen kartela

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 19a

Jose Luis Pulidoren 'Zalaparta' kartela izango da Santioak iragarriko dituena.

Aurtengo Santio Jaiak iragartzeko eta horien irudi izateko lehiaketara 12 kartel aurkeztu dira udaletxeko kultura sailera. Horiek guztiak ekaineko jai batzordera eraman dira, eta bertako kideek, bozkaketa prozesu baten ondoren, Jose Luis Pulido Calvoren 'Zalaparta' obra aukeratu dute, Santio Jaien egitaraua apaintzeko. Udalaren aburuz, «kolore bizi eta kontrastatuen erabilerak jaien alaitasuna, energia eta izaera herrikoia indartzen ditu».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!