Euskaldunentzat ahalduntze saioa, gaur

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 4a

Euskaldunentzako ahalduntze saioa egingo dute gaur, 18:00etan, Kultur Etxe Zaharreko aretoan. Imanol Artola Arretxe 'Felix'ek eskainiko du, 'Euskaldun kontzientziadun bidean' izenburupean. Astigarragako Euskara Mahaiak antolatu du, horren beharra dagoela ikusita; eta herritar guztiei luzatu die parte hartzeko gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!