Bigarren ikasletegia antolatu du Astigarragako AEKk, ekainaren 6rako. Goiz osoko egitaraua prestatu dute euskaltegiko kideek, eta helburua da «Hernanialdeko AEKko gure komunitatetxoa bere berezkoarekin, herritarrekin solasean jartzea».
Iaz egin zuten lehendabizikoz Ikasletegia, Hernanin; eta horregatik aurtengoan Astigarragara eraman nahi izan dute ospakizun egun hau.
Goizean hasiko dira ekintzak, Erriberako terrazan, 10:30ak aldera. Besteak beste, ikasleek egindako lanen erakusketa txikia eskainiko da hasteko; jolaserako tartea egongo da, eta baita sasijakintsuen kongresu ibiltaria ere. Amaitzeko, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute, 13:30etik aurrera.
Ikasletegia Astigarragan
Ekainak 6, larunbata
10:45 Aurkezpena
11:00 Rol jolasak - Korrikazkarra
11:30 Mintzodromoa
12:30 Kongresu ibiltaria
13:30 Jan-edanak; izenematea euskaltegian