Argazki erraldoia, DBHren obrak lehenbailehen hastea eskatzeko

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 25a

Astigarragako DBH Orain plataformak deituta, Herri Eskolako patioan elkartu ziren dozenaka herritar, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskaera egiteko.

Ostiral arratsalderako egin zuen deialdia Astigarragako DBH Orain plataformak, eta makina bat herritarren erantzuna jaso: Herri Eskolako patioan elkartuta, argazki erraldoia atera zuten, kamixeta berdeak jantzita eta kolore bereko globoak eskuetan hartuta. Horrela, eskaera zuzena egin zioten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari: lehenbailehen has ditzala DBHko ikastetxea eraikitzeko obrak.

«Adierazi nahi izan dugu Astigarragako Bigarren Hezkuntzako institutua berandu hasiko dela, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari berriro eskatu diogu obren esleipena gehiago ez atzeratzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu elkarretaratzean parte hartu duten guztiei», adierazi zuten plataformatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!