NAN eta pasaportea egiteko zerbitzu ibiltaria eskatu du Astigarragako PSEk

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 23a

Astigarragako PSE-EEk NAN zein pasaportea egiteko zerbitzu ibiltaria eskaintzeko eskatu dio EH Bilduri. Talde sozialistak azpimarratu du Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak zerbitzu hori udalerri guztiei eskaintzen diela udatik aurrera, doan, «izapideak herritarrengana hurbiltzeko eta prozesua errazteko, batez ere mugikortasun arazoak dituzten herritarrei».

Nahiz eta Udalak zerbitzu hori ematen ez duen gaur-gaurkoz, sozialistek diote «eskatzeko ahalmena» baduela. Hori dela eta, EH Bilduren «borondate eta interes falta» salatu dute, «astigartarrak beste udalerri batzuetara joatera behartuz, horrek dakartzan eragozpenekin».

Azkenik, PSEtik uste dute Astigarragak ezin duela «atzean geratu, ezta herritarrei administrazioarekin eguneroko izapideak egitea errazteko aukera kendu ere. Ulertezina da oraindik zerbitzu hori eskatu ez izana». 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!