Kantu Jira izango da biharko eguerdian zehar, Astigarragako kaleak girotzeko

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 23a

Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeko kideak, Kantu Jiran.

Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara bitartean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak izango dira herriko kaleetan zehar, Aiztondok lagunduta.

 

Urtero bezala, bihar eguerdian izango da Kantu Jira, Astigarragako kaleetan zehar. Eguraldia lagun izango dute musikariek, baita bertaratzera animatuko diren herritarrek ere; aurreko egunetako zeru garbia izango da, eta nahiz eta beroa egingo duen, ez da izango aurreko egunetakoa bezainbestekoa. 

Horrela, 12:00etan hasita eta 14:00etara arte, igandea girotzen ariko dira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeko kideak, Aiztondo abesbatzaren laguntzarekin. Aiztondoko kideak izan dira, hain zuzen, ekitaldiaren antolatzaileak, eta herritarrak animatu nahi dituzte bertaratu eta parte hartzera.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!