Bertso afaria Gure Izarran, hilaren 29an

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 20a

Bertso afaria antolatu dute Gure Izarra elkartean, maiatzaren 29rako (ostirala). Bertan izango dira bertsotan Agin Laburu eta Andoni Egaña. Izena eman behar da aldez aurretik, 637 73 66 29 telefono zenbakira deituta. Maiatzaren 25a da azken eguna apuntatzeko, eta 35 euro ordaindu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!