Pantailen gaia lantzeko tailer berria Emakumeon Etxean, ostiralean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 19a

'Pantailak etxean: Nola landu gaia haurrekin?' izena du Eider Fernández hezitzaileak gidatuko duen tailerrak. Haurrekin joateko aukera dago.

 

Ekintza berri bat antolatu dute Astigarragako Emakumeon Etxeko kideek maiatzerako, zehazki hilaren 22rako (ostirala). Jada prest zuten agenda bat hilabete honetarako, hiru jarduerekin: Truke eta bigarren eskuko tailerra (maiatzaren 16ean izan zen), 'El sexo en tiempos del románico' tailerra (maiatzak 27) eta 'Emakume ekintzaileak gure artean saretuz' kafe tertulia (maiatzak 29). Eta horien osagarri gisa, 'Pantailak etxean: Nola landu gaia haurrekin?' izeneko tailerra ere antolatu dute ostiral honetarako, Emakumeon Etxean bertan izango dena, arratsaldeko 17:00etan. 

Eider Fernández Santos hezitzailea (Mai Family & Co) izango da gidaria, eta parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da, www.astigarragakoemakumeonetxea.eus webgunearen bitartez, 648 41 71 57 telefono zenbakira deituta edo emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. Haurrekin joateko aukera ere badagoela iragarri dute, nahi izanez gero.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!