Gaur goizean izan da Ilarraren Azoka, Astigarragako Foru Plazan, Lurraldia jardunaldiei bukaera emateko. Eguraldiaren baimenarekin, baserriko produktuen postuez, ganadu erakusketaz, jan-edanaz eta herri kirolez gozatu ahal izan dute astigartarrek eta inguruki herrietatik gerturatu direnek.