Museoen Nazioarteko Eguna da maiatzaren 18a, eta hori ospatzeko, jarduera berezi bat antolatu du Sagardoetxeak biharko, larunbatez: tote bag edo oihalezko poltsak diseinatzeko tailerra egingo dute, AstigArteren eskutik, 6 urtetik gorako haurrentzat zein helduentzat. Lau saio izango dira, 17:00etan, 17:30etan, 18:00etan eta 18:30etan. Doakoa da, baina izena eman behar da sagardoetxea.eus webgunean. 16:30etan, gainera, gitarra emanaldia eskainiko dute Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek.