Kontzertua eskainiko du Olaia Intziartek igandean, Krax egitasmoaren baitan. Astigarragako Erribera kulturguneko terrazan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta sarrerek 10 euro balio dute.
Apirilerako aurreikusitako emanaldia zen, baina bertan behera utzi behar izan zuten. Beraz, hilabete bat itxaron behar izan du abeslariak kontzertua emateko, baita bere jarraitzaileek ere, bere musikaz zuzenean gozatzeko. Horrela, igandean eskiniko du nafarrak 'Zerrautza' izeneko diskaren biraren baitako kontzertua.
Artistaren bigarren diska da: «Bere barne mundu biszerala arakatzen du, barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da; kontzertua ere musikaz gozatzeko bidaia ederra izango da».