Cimasub zinema zikloaren bigarren saioa izango da gaur Erriberan. 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da. Horrela deskribatu dute antolatzaileek Zilarrezkoa deritzon saio hau: «Hondoratutako hondarretatik nola bizitza berriro hazi egiten den, Europar Batasunean legezkoa den marrazo urdinaren arrantza masiboaren praktika nola salatzen den, alga inbaditzailearen mehatxua eta bale-marrazo populazio ezezagun bati buruz gehiago jakiteko aukera izango da».