Hiru jarduerak osatutako agendarekin dator maiatzean Astigarragako Emakumeon Etxea. Azokatik hasi, tailer batekin jarraitu, eta kafe tertuliarekin borobilduz.
Maiatzaren 16an izango da truke eta bigarren eskuko azoka, Joseba Barandiaran plazan, 11:00etatik 14:00etara. Astelehena (maiatzak 11) da izena emateko azken eguna, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita. Arropa, zapatak, osagarriak, liburuak eta landareak eraman daitezke.
Maiatzaren 27an, Isabél Mellén Rodríguezean gidaritzapean, 'El sexo en tiempos románicos' tailerra eskainiko da Emakumeon Etxean, 17:00etatik 19:30etara. Antolatzaileek gomendatu dute izena ematea, aipaturiko helbidera idatzita.
Azkenik, maiatzaren 29an, 'Emakume ekintzaileak: gure artean saretuz' gaiaren inguruko kafe tertulia egingo dute Emakumeon Etxean, 15:30etan hasita. Emakume autonomei luzatu diete antolatzaileek gonbitea, tertulian haien esperientzia kontatzeko.