Aiztondoren eta Arantzabelaren kontzertua bihar, Andre Maria elizan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 8a

Aiztondo abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, Astigarragan bertan. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Andre Maria elizan; eta Gasteizko Arantzabela abesbatzarekin batera ariko da. 14 abesti eskainiko dituzte denera. Astigartarrak ariko dira aurrena, sei pieza abesteko: 'Bogoroditse', 'Ave Maria', 'Heliseb Valjadel', Lau teilatu', 'Veinte años' eta Jerusalema'. Eta beste sei pieza eskainiko dituzte gasteiztarrek, ondoren. Bukaeran bi abesti kantatuko dituzte elkarrekin: 'Maitia nun zira' eta 'Ama begira zazu'.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!