Gaur arratsaldean izango da Cimasub itsaspeko zinema zikloaren aurreneko saioa, 19:00etan Erriberan. Ordu eta erdi inguruko saioan, sei ikusentzunezko lan eskainiko dituzte, hainbat gai jorratuta: itsasoak sendatzeko eta eraldatzeko duen gaitasuna, eta bizidun barietate amaigabea zaintzeko premia, besteak beste. Kantauri itsasoaren biodibertsitatea eta kontu ezezagunak azaleratuko dituzte.