Kulturaz, aisialdiaz eta jaiaz gozatzeko hamaika aukera dituzte maiatzean zehar astigartarrek

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 3a

'Promesarik txikiena' antzezlanaren eszena baten argazkia.

Azokak, literatur solasaldiak, kontzertuak, herri kirolak, antzezlanak, tailerrak eta abar luze bat izango dituzte eskuragarri hilabete hontan.

 

Astigarragako txoko ezberdinak herrian maiatzean zehar izango diren jardudera kulturalen lekuko izango dira. Gehienak Erriberan izango dira, baina plaza, kale, frontoi eta abarretan ere kultura izango da protagonista. 

Kulturaren barruan dauden adar ezberdinak jorratuko dira, gainera, maiatzean zehar izango diren jardueratan. Hasteko, literatur solasaldiak zein aurkezpenak nonahi izango dituzte astigartarrek, adibidez, 'Begi hütsez ezin ikusi' liburuaren aurkezpena edo 'Emakume izoztua' liburuaren inguruko solasaldia.

Musika ere izango da protagonista, noski; Arantzabela eta Aitzondo abesbatzekin, eta Eira, Moriarty eta CD Montre taldeen kontzertuarekin. 

Bestalde, zinemaz zein antzerkiaz gozatu ahal izango dute herritarrek, baita gaztetxoenek ere. Zinemari dagokionez, bi film izango dira Erriberan hilaren 10ean; 'Chirp Honey Hillseko ikertzailea' haurrentzat, eta komediak gustuko dituenarentzat 'Altas capacidades'. Aipatu beharra dago ere, Cimasubek Donostiako Itsaspeko zinemaren Nazioarteko proiekzio onenekin joango dela Erriberara maiatzaren 6, 13 eta 20an. Antzerkiari dagokionez, 'Promesarik txikiena' izango da hilaren 23an Erriberako terrazan. 

Erakusketak egongo dira, motoen eta itsasapeko bizitzaren zaleentzat. Cimasub erakusketa izango da Erriberan, hilaren 6tik 20ra; baita motoen erakusketa ere, hilaren 31n, Emakumeon plazan. 

Herri kirolek ere izango dute haien momentua; izan ere, Foru plazan eta Txomiñenea pilotalekuan, aizkora txapelketa bana egongo dira maiatzaren 31ko goizean.

Azkenik, San Isidro egunak hilaren 15a jarduera ezberdinez beteko du, hala nola Xabi eta Joxan trikitilariak, zaldi dema edota Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren bertso saioa.

 

Maiatzeko kultur agenda Astigarragan

6, 13 eta 20  Cimasub zinema saioak Erriberan. Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko proiekzio onenekin. 19:00etan izango dira hirurak, baita doakoak ere.

6-20 Cimasub erakusketa Erriberan, itsaspeko argazkiekin.

6 Eneritz Ibarraren 'Begi hütsez ezin ikusi' liburuaren aurkezpena, euskaraz, 18:30etan Erriberan. 

6 Literatur solasaldia, online, 18:00etan, Astigarragako liburutegiaren eta Garoa liburudendaren eskutik. 'Odola kantari' eta 'Guztia urruntzea da' liburuei buruz hitz egingo dute Unai Elorriaga eta Hasier Larretxea idazleek. Liburutegian izena ematean, parte hartzeko esteka bidaliko da. 

8 eta 15 Zianotipiaren oinarrizko teknikak ikasteko eskola magistralak, Astigarte elkarteak antolatuta. Nagore Legarreta argazkilaria izango da irakaslea. Erriberan izango dira saioak, 17:30etan, eta saio bakoitzeko 10 euro ordaindu behar dira.

9 Arantzabela eta Aitzondo abesbatzen kontzertua, Andre Mari elizan, 19:30etan. Sarrera doakoa izango da.

10 III. Familiarteko Xake Txapelketa Erriberan. 10:00etatik 14:00etara izango da, eta parte hartzeko 72 euro ordaindu behar ditu bikote bakoitzak. Izena emateko formulario bat bete behar da, Udaleko webgunean aurkitzen dena.

10 Dynamic dantza eskolako ikasleen dantza erakustaldia, Kontxa Etxeberria plazan 12:00etan. 

10 'Chirp, Honey Hillesko ikerlaria' haurrentzako filma, Erriberan 16:30etan. Euskaraz izango da, eta sarrerak 2 euro balioko du.

10 'Altas capacidades' komedia-filma Erriberan, 19:00etan. 12 urtetik gorakoei zuzenduta, gaztelaniaz. Sarrerak 5 eurora.

12 Isabel Etxeberriak zuzendutako irakuketa kluba. Annie Ernaux idazlearen 'Emakume izoztua' liburuaren inguruan. Erriberan 19:30etan. 

13 'Closka'; Herri eskolako 1-3 urteko haurrentzako emanaldia. Euskaraz izango da, Erriberan, 10:00etan.

15 San Isidro eguna Foru plazan: 09:30etan Xabi eta Joxan trikitilariak; 10:00etan prozesioa, meza eta ondoren amaiketakoa Gure Izarra elkartean; 12:15 Zaldi dema Etxetxo, Zornotza eta García alaben eskutik, 1.000 kiloko harriarekin; 13:00etan Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak; 14:30etan herri bazkaria eta Taula 'Baserri bizia'ri merezitako esker ona ematea.

16 Truke eta bigarren eskuko azoka Joseba Barandiaran plazan (eguraldi txarra egingo balu, Emakumeon etxean), 11:00etatik 14:00etara. Izena emateko emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzi behar da. Izena emandakoek arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak eta landareak eraman ditzakete, eta Emakumeon etxeak jarriko ditu produktuak salmahaietan.

16 Gitarra emanaldia eta oihalezko poltsak margotzea Sagardoetxean, museoaren nazioarteko eguna ospatzeko. 16:30etan izango da emanaldia, eta 17:00, 17:30, 18:00 eta 18:30etan tailerrak. Sarrerak doan eskuratu daitezke www.sagardoetxea.eus webgunean.

16-17 Ilar eguna. Larunbatean, 16an, familien bisita loregintzan diharduen Lizardi baserrira, Joseba Barandiaran plazan 17:30etan. Igandean, 17an, ilarraren azoka eta herri kirolak izango dira Foru plazan, 10:30etatik 14:00etara.

17 Olaia Intziarteren kontzertua, KRAX egitasmoaren baitan. Erriberako terrazan izango da, 19:00etan, eta sarrerak 10 euro balioko du. Apirilean egitekoa zen kontzertu hau, baina bertan utzi behar izan zen.

22 Eira, Moriarty eta CD Montre Norberto Almandoz musika eskolako taldeen kontzertu irekia Erriberako terrazan, 19:00etan. 

23 A 'Promesarik txikiena' antzezlana Infinutudrama konpainiaren eskutik. Erriberako terrazan izango da, 20:00etan, eta sarrerak 8 eurora daude (18 urtetik azpikoentzat, 4 eurora).

24 Kalejira Ergobiatik Barandiaran plazara, Bentazaharreko mutiko alaiak txarangaren eta Aitzondo abesbatzaren eskutik. 12:00etatik 14:00etara izango da.

25 Juankar Landak zuzendutako literatur solasaldia, Rosalia de Castroren 'En las orillas del Sar' liburuaren inguruan hausnartzeko. Gaztelaniaz izango da, Erriberan, 19:30etan. Partaidetza irekia zein doakoa da.

31 Aizkora txapelketak Foru plazan eta Txomiñenea pilotalekuan. Doakoak izango dira biak, 10:00etatik 14:30etara.

31 Asti moto party II, Emakumeon plazan 10:00etatik aurrera. Moto klasikoen erakusketa ez ezik, DJa ere izango da goiza zuzeneko musikarekin girotzen. Kupela taberna eta Triton motorako arropa denda dira antolatzaileak.

 
 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!