Larunbat goizean, Erribera kulturgunean, 2025-2026 ikasturteko ligaren barne, Astigarragako Aurresku txapelketa izan zen. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen, Astigarragako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
B (11-12-13 urte) eta D (14-15 urte) sailetako dantzariak izan ziren protagonistak. Gazteenek 'Erribera' eta 'Legazpi Zortzikoa' dantzak eskaini zituzten; besteek 'Graziana' eta 'Aurkez aurke' dantzak. Amaieran, sail bakoitzeko irabazle bana aritu ziren oholtzan, biak batera dantzan.
Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuetek osatutako epaimahaiak erabaki zuen B saileko lehen saria Paule Bergara Zubeldiari (Amasa-Villabona) ematea; bigarrena Nerea Etxeberria Etxaberi (Amasa-Villabona) eta hirugarrera Haizea Arin Conderi (Ataun). D sailean, berriz, lehen saria Ixone Lorenzo Bergararentzat (Lezo) izan zen; bigarrena Nora Davila Arinentzat (Zizurkil) eta hirugarrena June Aguado Peñarentzat (Amasa-Villabona).
Urtarrilean eman zitzaioan hasiera Aurresku Ligari eta Astigarragakoa azkeneko txapelketa da. Ligako sail bakoitzean ongien sailkatutako dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketan parte hartuko dute. A eta B sailekoek maiatzaren 24an Errenterian, eta D sailekoek maiatzaren
16an Legazpin.