Taula baserrira bisita egiteko aukera izango dute bihar herritarrek

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 21a

Hainbat herritar Taula baserrian, beste bisita batean. Argazkia: Astigar elkartea

Herri baratzetan jarri dute elkartzeko zita, arratsaldeko 18:30etan, bertatik kotxez joateko.

Baserritarren egunerokoa ezagutu nahi duenak, primerako aukera izango du bihar arratsaldean, Astigarragako Taula baserrian. Izan ere, bisita gidatua egingo dute bertan, herritar guztientzat irekia: «Herri baratzetako erabiltzaileei zuzenduta dago, baina deialdia herritar guztiei zabaltzea erabaki dugu, eta edonor joan daiteke Taula baserria eta bere eguneroko jarduna ezagutzera», azaldu dute.

Hori horrela, joateko interesa duenak Mendiaundi-Aranibarko he­rri baratzetara azaldu beharko du arratsaldeko 18:30etarako, ber­tan jarri baitute hitzordua, baserrira kotxez joateko. Bisitan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea. 

«Bisita honen helburua izango da baserritarren egunerokoa ezagutzea eta baratzaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzea; eta bide batez, herritarrak zuzenean hurbiltzea naturara, nekazaritzara eta haien prozesuetara», nabarmendu dute.

Edozein zalantza izanez gero eta informazio gehiago eskatzeko, Udaleko Ingurumen Sailarekin jarri daiteke harremanetan: 943 33 52 41 telefonora deituta, edo ingurugiro@astigarraga.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!