'Ombuaren itzala' filma emango dute gaur Erriberan, arratsaldeko 19:00etan. Doakoa da sarrera, eta pelikula euskeraz izango da, gaztelerazko azpitituluekin. «1857an Zizurkilen jaiotako Pello Mari Otaño bertsolari haundi bat gogora ekarriko digu filmak. XIX. mendearen amaieran, gerratik ihesi, Argentinara joan zen. Ganadua zaindu, poeta herrikoiak irakurri eta Buenos Airesen euskera irakasle gisa hasten da».