Udaberriarekin batera, sortzaileen azoka antolatu du apirilaren 26rako (larunbata) Astigarragako Gazte Asanbladak. Emakumeon Plazan eta Zipotza tabernaren inguruan izango da azoka, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara.
Azoka amaitu bezain laster, Anuk eta Elene abeslari usurbildarrek kontzertu akustikoa eskainiko dute, Emakumeon Plaza girotuko duena. Ondoren, azokako produktuekin betetako xextoak zozketatuko dira.
Seigarren urtez sortzaileei aukera bat ematen
Gazte Asanbladak antolatzen duen seigarren sortzaileen azoka da aurtengoa, hasierako helburu berbera mantenduz: sortzaileei aukera zein espazio bat ematea.
Aurreko urteetako edizioetan bezalaxe, arrakastatsua izan da izenematea aurtengoan ere, 40 postu inguru egongo baitira. Horietan, hamaika produktu eskainiko dira, gainera: bitxiak, fimozko belarritakoak, zeramika, kakorratzez egindako lanak, arropak eta abar luze bat.