Elkarretaratzea gaur Astigarragan, Sanduzelain izandako erailketa matxista salatzeko

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 13a

Arratsaldeko 19:00etan izango da Astigarragako Emakumeon Etxeak deitutako kontzentrazioa, Joseba Barandiaran plazan.

Elkarretaratzea antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxeak gaur, arratsaldeko 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Sanduzelain (Iruñea) izandako erailketa matxista salatzeko da. Euskal Herrian, azken boladan, erailketa zein erailketa saiakera matxistak pilatzen ari dira, eta Astigarragako Emakumeon Etxetik «egoera jasanezina» dela adierazi dute, aski dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!