Kontzertua eskainiko du 3TTU talde astigartarrak bihar Erriberan, arratsaldeko 19:30etan. Sarrerak doakoak dira, eta nerabeei zuzenduta dago. Sarrerak Astigarragako Gaztelekuan daude eskuragarri, eta Erribera kulturguneko txarteldegian ere egongo dira kontzertua hasi baino ordubete lehenago.
3TTU, 2023tik gaur
egunera arte
2023an sortu zen taldea, Astigarragan. Kideak eta sortzaileak dira Eñaut Mugika, Izaro Arraras, June Exposito, Maialen Mugika, Aner Urdangarin eta Xalbator astigartarrak, Txomin Urdanpilleta anoetarra eta Telmo Fernandez lezoarra.
Jaietako gaugirora ohitutako erromeria taldea izan arren, bihar Erriberan arratsaldeak animatzeko gai ere badirela erakutsiko dute, taldearen herria den Astigarragan.