Elkarretaratzea gaur Astigarragan, Basauriko eta Berrizeko eraso matxistak salatzeko

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 7a

Astigarragako Emakumeon Etxetik antolatu dute, eta arratsaldeko 19:00etan izango da, Joseba Barandiaran plazan. 

Elkarretaratzea antolatu dute Astigarragako Emakumeon Etxekoek gaur, arratsaldeko 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Arrazoia da pasa den apirilaren 1ean Basaurin gertatutako erailketa matxistari, Berrizen gertatutako erailketa saiakera matxista gehitu behar zaiola. Astigarragako Emakumeon Etxetik diote horiek ez direla kasu isolatuak: «Egitura arazo baten aurrean gaude, etenik ez duen sarraski baten aurrean». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!