EAJk salatu du segurtasunik gabeko bidegorri bat ezarri dela Astigarragan

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 7a

Autoak bidegorriko zati bat hartzen, Astigarragan. EAJk utzitako irudia.

Proiektuak «arrisku egoerak» sortzen dituela diote, autoak erreian sartzea ahalbidetzen baitu.

Astigarragako EAJk salatu du EH Bilduk «segurtasunik gabeko bidegorri bat» ezarri duela herriaren erdigunean, «abisu teknikoei entzungor eginez». Proiektuak «arrisku egoerak» sortzen dituela nabarmendu du, autoak erreian sartzea ahalbidetzen baitu. 

Hasieratik egitasmoa gaizki bideratuta egon dela diote EAJtik; izan ere, «udal-arkitektoak ohartarazi zuen ez zegoela ados trazadurarekin, eta ez zela segurua». Hala ere, EH Bilduk aurrera egitea erabaki zuela esan dute jeltzaleek, «irizpide teknikoei muzin eginez, eta inposizio politiko bat lehenetsiz».

Inguruko saltokiak ere eraginak jasaten ari direla adierazi dute jeltzaleek; «bidegorriko gune horretan dagoen trafikoaren desordenaren ondorioz, eta Kale Nagusiko eta Pelotari kaleko obra zein trafikoaren konfigurazio berriengatik».  

Beraz, EAJren eskakizunak dira bidegorriaren diseinua berrikustea, gune ez-seguruak zu­zentzea eta ibilgailuen, oinezkoen eta bizikleten arteko bizikidetza ordenatua bermatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!