Hainbat eta hainbat jarduera kulturalek izango dute egoitza gisa Astigarraga, apirilean zehar. Datorren hilean, gutxi izango dira aisialdi edo kultur ekintzarik izango ez duten egunak. Mota guztietakoak izango dira, eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoak. Batzuk haurrentzat, beste batzuk nerabeentzat, eta beste hainbeste guztientzat.
Txikienek kontu kontalariez, tailerrez, antzerkiz eta filmez gozatzeko aukera izango dute. Nabarmenenak dira 'Zientziarekin jolasean & pelikuletako platerak' tailerra, 'Baba Yaga eta sorginkeria liburua' filma edota 'Liburu festa' ipuin kontaketa.
Beraz, kulturaz disfrutatuko dute haurrek, baina ez horiek bakarrik; izan ere, nerabeentzako erakargarriak izan daitezkeen kontzertuak eta filmak daude. Hala nola, K.A. & 3ZUR en kontzertua apirilaren 24an, 3TTU taldearen kontzertua hilaren 10ean, bereziki nerabeei zuzenduta dagoena, Burutik eta Olaia Intziarteren emanaldia, 25ean, eta 'Amarga navidad' (+12 urte) zein 'Ombuaren itzala' filmak.
Literaturak ere izango du bere tokia apirilean, eta ez da txikia izango. 14an 'Mailuaren odola' obraren inguruan hitz egiteko literatura kluba izango da, baita 'El libro de las hermanas' liburuaren inguruko solasaldia ere, 27an. 23an, 'kafe asko eta ona' deritzon obra aurkeztuko du ipuinaren idazlea den Naia Arzamendik.
Aipatutako ekintzak ez bazaizkizu erakargarriak suertatzen, lasai egon zaitezke, adin guztietara egokitzen diren jarduerak ere baitaude. Horiek dira, besteak beste, VI. Gazte sortzaileen azoka, Sagardoetxea museoko dastaketa, edota Gipuzkoako gazte mailako aurresku txapelketa.
Horiek guztiak osatzeko, halaber, 'Kolapsoa' antzezlana izango da ikusgai apirilaren 18an.
Apirileko Kultur Agenda Astigarragan
2-12 Sagardoa eta Euskal Herriko gazta dastaketa, Sagardoetxea museoan. Apirilak 2, 5, 7 eta 11n: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan; apirilak 6 eta 12an: 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Helduentzako prezioa 9,5 eurokoa da; 7-17 urte bitartekoentzat 7,5 euro (bisita gidatua eta gazta dastaketa, muztioarekin euro bat gehiago); 0-6 urte bitartekoentzat doakoa da (dastaketarik gabe; gaztarekin 4,5 euro; muztioa euro bat gehiago). Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
7-10 Haurrentzako tailerrak euskeraz, Erriberan: 'Zientziarekin jolasean & pelikuletako platerak'. 10:15-11:45 (6-9 urteko umeak); 12:00-13:30 (10-12 urteko umeak). Prezioa 18 eurokoa da hiru egunengatik, eta 24 eurokoa lau egunengatik.
10 Nerabeentzako kontzertua, 3TTU erromeria taldearen eskutik. Erriberan, 19:30etan. Sarrerak doan, Gaztelekuan, eta ordubete lehenago Erriberako txarteldegian.
12 Haurrentzako filma euskeraz: 'Baga Yaga eta sorginkeria liburua'. Erriberan, 16:30etan, sarrerak bi euroan.
12 'Amarga navidad' filma gaztelaniaz, 19:00etan Erriberan. 12 urtetik gorakoentzat, sarrerak 5 euroan.
14 Irakurketa kluba, Isabel Etxeberria idazleak zuzenduta: 'Mailuaren odola'. Erriberan, 19:30etan, euskeraz. Parte hartzea irekia eta doakoa da.
16 Haurrentzako ipuin kontaketa, Pello Añorgaren eskutik: 'Ez naiz beldurtzen'. Euskeraz, liburutegian, 17:00etan. Doakoa da, baina izena eman behar da; apirilaren 13tik aurrera, liburutegian edo 'liburutegia@astigarraga.eus' helbidean.
17 Doako zinema, Erriberan: 'Ombuaren itzala'. 19:00etan, euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
18 Antzezlana, Erriberan: 'Kolapsoa', Txubio Fernandez de Jauregi, Maite Mugerza eta Jon Ander Urresti. 20:00etan, euskeraz; sarrerak 8 euroan, 18 urtez azpikoentzat 4 euroan.
19 Gipuzkoako gazte mailako aurresku txapelketa, Erriberan. 11:00etan, euskeraz eta doan, baina gonbidapena hartu behar da.
23 'Kafe asko eta ona' (Naia Arzamendi) ipuinaren aurkezpena. Erriberan, 18:30etan, euskeraz.
24 Norberto Almandoz musika eskolak antolatutako kontzertua, 3zur eta K.A. taldeekin. Erriberan, 19:00etan. Sarrerak, doan.
25 Burutik taldearen & Olaia Intziarteren KRAX kontzertuak Erriberan, 19:00etan. Sarrerak 10 euroan.
26 VI. Gazte Sortzaileen Azoka. Tomas Alba kalean eta Emakumeon plazan, 11:00-18:00 bitartean.
27 Literatur solasaldia, Juankar Landak zuzenduta: 'El libro de las hermanas' (Amélie Nothomb). Erriberan, 19:30etan, gaztelaniaz. Parte hartzea irekia eta doakoa da.
29 Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortarekin: 'Liburu festa'. Liburutegian, 17:00etan eta 18:00etan, bi saio berdin. 4-6 urte bitartekoentzat. Doakoa da, baina apirilaren 27tik aurrera izena eman behar da, liburutegian edo 'liburutegia@astigarraga.eus' helbidean.