Bukatu da Astigarragako aurrekontu partehartzaileen aurreneko fasea: 240.000 euro zertarako erabili proposatzekoa. Denera 224 astigartarrek egin dute bere ekarpena, bide ezberdinetatik: 162 internet bidez, eta 62 herriko postontzietan eskuorriak utzita. Orain, bigarren fasean, proposamenen bideragarritasuna aztertu eta sailkatu egingo dituzte udal teknikariek; eta azkenik, finalisten artean, herritarrek bozkatuko dute zein proposamen gauzatuko diren.