Igandean Ergobiko Euskal Jaiak ospatuko dira, eta jarduera ugari antolatu ditu Ergobi Gastronomi Kultur Elkarteak, egun osorako.
Goikoetxea familiako txalapartariek emango diote hasiera jaiari, eta jarduera gastronomikoak izango dira jarraian: pintxoak, sagardo dastaketa gidatua, Hur Astarberen sukaldaritza ikastaroa eta bazkaria. Ondoren, 15:30etan, Apaxi ipuin kontalariaren saioa izango da. Segidan, 16:30etan, ehiza eta sua egiteko tekniken inguruko erakusketa eskainiko du Jesus Tapia antropologoak. Herri kirolak 18:15etan izango dira, eta eguna borobiltzeko, 3zur musika taldeak emango du kontzertua 19:30etan. Gainera, egun osoan zehar izango da musika jarrita, DJ Etoren eskutik.
|
EGITARAUA ERGOBIKO EUSKAL JAIAK MARTXOAK 22 11:00, Txalaparta, Goikoetxeatarren eskutik Jarraian, Jarduera 15:30, Apaxi ipuin kontalaria 16:30, Antropologia erakusketa Jesus Tapiaren eskutik 18:15, Herri kirolak 19:30, Musika, 3ZUR Egun osoan zehar, DJ Etoren musika |