Santio Zeharra itxita, gaur goizean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 12a

Añarbeko bigarren kanaleko obrak bukatuta, asfaltatze lanetan ari dira egunotan Astigarragan, eremu horiek txukun uzteko. Anuskako goikaldeko aldapan aritu ziren atzo, eta Santio Zeharran egingo dituzte lanak gaur, Arkubide parean. Hori horrela, errepidea itxita egongo da 09:00etatik 12:00etara, Rezola sagardotegiaren eta Kamio baserriaren artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!