Berdintasuna, hezkuntza jardun osoan txertatuta

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 12a

Udaleko eta Hiruki Larroxako kideak, diagnostikoaren aurkezpena egiten.

Hezkidetza diagnostikoa aurkeztu dute, helburu duena herriko ikasle guztiak askatasunez garatu ahal izatea.

Herenegun aurkeztu zuten Astigarragako hezkidetza diagnostikoa, Erriberan, Udalak eta Hiruki Larroxa Kooperatibak. Sei hilabeteko azterketa egin dute, Herri Eskolan, Arantzazuko Aman eta herriko eragileen sarean, berdintasunaren eta indarkeria matxisten prebentzioaren egoera errealari buruz.

Azterketa horren emaitzak aurkeztu dituzte, eta aurkeztu duen ereduak berdintasuna txertatzen du «hezkuntza jardun osoaren zeharkako ardatz gisa. Saiatzen da zalantzan jartzen genero-estereotipoak erreproduzitzen jarraitzen duten eguneroko harremanak eta sozializazio desorekatua, eta eskatzen du hezkuntza eremuan nahiz gizartean dauden mekanismo diskriminatzaileak identifikatzea eta desagerraraztea». Horrekin, helburua izango da «ikasle guztiak askatasunez garatu ahal izatea, generoak haien gaitasunak, itxaropenak eta harremanak mugatu edo baldintzatu gabe; eta ikasgeletan dagoen sexu eta genero aniztasunari erreparatzea».

Azterlanean hartu dute parte irakasleek, ikasleek, familiek, jantokiko langileek, udal teknikariek, Ongizateko Arduradunen Sareko kideek, Gaztelekuko hezitzaileek, Gazte Asanbladak eta Emakumeon Etxeak. Diagnostikoak agerian utzi du «genero-rol tradizionalen errotze goiztiarra», eta proposamen zehatzak egin dizkie ikastetxeei, Udalari eta eragile ezberdinei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!