Aipamen berezia, ohorezko odol emaileei

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 12a

Peio Brun eta Maider Castillo, zilarrezko eta urrezko intsigniekin.

Herriko hiru odol emaile omendu ditu Astigarragako Odol Emaileen Ordezkaritzak. Urrezko in­tsigina eman dio, 40 estrakziota­ra iristeagatik, Maider Castillo Larrazari; eta zilarrezkoa Jorge Gomez Rodriguezi eta Peio Brun Martinezi, 25 aldiz odola emateagatik. Horrekin batera, eskerrak eman nahi izan dizkiete odol emaile guztiei ere, eta hala jarraitzera animatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!