'Manólogo' bakarrizketa umoretsua eskainiko du Irantzu Varelak, ostiral honetan, Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, gaztelaniaz, eta sarrerak salgai daude Erriberan eta astigarraga.eus webgunean; helduek 8 euro eta adin txikikoek 4 euro. «Bakeaz eta onartu beharraz zeinen gogaituta gauden» azalduko du: «Indarkeria, misoginia eta maskulinitatearen gurtza egiten duen munduaren aurrean, barrea eragitea kontzientzia eta amorrua pizteko modu bat da».